KLASEETARA ETORTZEA

Euskal Eskola Publikoaren legeak arautzen du ikasleek klasera ordurako joateko eskubidea eta betebeharra dutela.

Dena dela, klasera ez etortzeari dagokionez, ondoko hau zehaztu beharra dago:

Arrazoitu gabeko hutsegiteak, asko jota, 15 saio dira (8 ikastaro semipresentzialetan) eta 14 saio justifikatuak (7 ikastaro semipresentzialetan).

Hutsegite guztiak egin aurretik, ofizialtasuna ez galtzeko, ikasleak matrikulari uko egiteko aukera dauka eta horrela balitz ez luke deialdirik galduko.

Ikasleak justifikatu gabeko hutsegiteen erdira iristen direnean, hutsegiteak web orrian eta eskolako iragarki taulan argitaratuko dira. Ikaslearen ardura da hutsegiteen gainean informatua egotea. Hutsegite guztiak egitean ofizialtasuna galdu duela idatziz jakinaraziko zaio.

Ofizialtasuna galtzeak ondokoa dakar:

  •  Eskolara etortzeko eskubidea galtzea.

  • Hurrengo urteko matrikularako lehentasuna galtzea.

Hala ere, ikasleak azterketak egiteko eskubiderik ez du galduko. Ikasle ofizialak zehaztasun hauen berri izan beharra du; bere hutsegiteen egiaztagiriak ere irakasleari eman behar dizkio. Hutsegitea aurrez jakinikoa bada, gertatu aurretik emango dio horren berri irakasleari. Ezustekoa bada (gaixotasuna, istripua eta abar), horren agiria helaraziko dio irakasleari, beti ere hutsegitea hasi eta bi aste baino lehen.

Beraz, hutsegitea aurrez jakindakoa izan zein ez, ikasleak horren berri emango dio irakasleari pertsonalki edo beste bide baten bidez, hutsegiteen berri kortxoetan jarri aurretik edo postaz etxera bidali aurretik.

Arrazoituta dauden hutsegiteak:

    Behar bezala arrazoitutako lan edo osasun arazoengatik. Ekarriko den agirian argi agertu behar da zein den hutsegitearen data.

  • Gradu-ondoan espezializatzeko praktikak (bekak edo enpresa edo erakunderen baten kontratua, Unibertsitateko lan-praktikak).
  • Ezkontzagatiko lan-baimena.
  • Amatasun baimena.
  • Erasmus programa.
  • Prestakuntza-ikasketa bekak.

Adingabekoei  dagokienez, hutsegiteak aitak, amak edo legezko tutoreak justifikatu behar ditu. Era berean, euren ardura izango da ikaslearen hutsegite eta eskolako aprobetxamentuaren gainean informatu nahi izanez gero, irakaslearekin harremanetan jartzea.

Klaseek 125 minutuko iraupena izango dute:
Goizez: 9:00-11:05, 11:20-13:25.
Arratsaldez: 16:00-18:05, 18:20-20:25.


Eskola materiala:

Hizkuntza eta maila bakoitzeko beharrezkoa den materiala (testu-liburua, ariketa-liburua, gramatika edo irakurgaia) eskuratzea derrigorrezkoa da. Web orrian eta eskolako iragarki taulan argitaratzen dira.

 

Irakasleen hutsegiteak:

Behin matrikula prozesua amaituta irakasleren bat klasera etorri ezin bada, eta ikasleari berri emateko nahikoa denbora izanez gero, sms bat bidaliko da matrikulatzeko garaian ikasleak adierazitako zenbakira.