ORDUTEGI edo MAILA ALDAKETA

Ikastetxeak ez du bermatzen matrikula prozesuan esleituriko ordutegi edo maila aldaketa.

a) Maila aldaketa ofiziala: Edozein maila aldaketa egiteko, ikasleak irakaslearen oniritzia jaso eta Idazkaritzara jo beharko du; hemen tokirik dagoen ala ez esango zaio; tokirik balego, ikaslea maila bat gorago edo beherago matrikulatu ahalko da. Harrera taldean leku hutsik ez baldin badago, ezin izango da inola ere maila aldaketarik egin. Maila aldaketak abenduaren 18ra arte egin daitezke.


b) Ordutegi aldaketa ofiziala: Edozein ordutegi aldaketa egiteko, ikasleak Idazkaritzara jo beharko du eta hemen tokirik dagoen ala ez esango zaio; tokirik balego, ikaslea talde horretan matrikulatu daiteke. Egiaztagiri ofiziala ekarri beharko da horretarako. Bertan, aldaketa egiteko zirkunstantzia, matrikula ordainketa egin ondoren gertatu dela zehazturik egongo da.


c) Talde aldaketa ez ofiziala (harrera taldea beteta):
- Lan, ikasketa... arrazoiak direla eta, ikasle batek aldizkako ordutegi aldaketak egin nahi baldin baditu beteta dagoen harrera talde batera, aldaketa egin ahalko da, baldin eta talde ofizialeko eta harrera taldeko irakasleen artean akordiorik balego. Hala eta guztiz ere, agiri bat eman beharko du aldaketa egiera behartzen duen zergatia egiaztatzen duena.
- Lan, ikasketa... arrazoiak direla eta, ikasle batek behin betiko aldaketa egin nahi baldin badu beteta dagoen harrera talde batera, aldaketa egin ahalko da, baldin eta talde ofizialeko eta harrera taldeko irakasleen artean akordiorik balego; Hala eta guztiz ere, agiri bat eman beharko du aldaketa egitera behartzen duen zergatia egiaztatzen duena, eta Ikasketa Buruaren baimena jaso. Bertan, aldaketa egiteko zirkunstantzia, matrikula ordainketa egin ondoren gertatu dela zehazturik egongo da.

*Oharra: Aurreko bi kasuetan ikaslea ofiziala izango da matrikula egin zuen taldean. Aldaketa egiten den kasuetan, ikaslearen ardura izango da talde berrira egokitzea.