DEIALDIAK

DEIALDIAK

Ikasle ofizialak bi deialdi izango ditu, ekainekoa eta irailekoa. Ekaineko deialdian, idatzizko azterketa osoa gainditzen ez duen ikasleak ezingo du ahozko azterketa egin.
Iraileko deialdian, azterketa osoa gainditu ez duen ikasleak ahozko azterketa egin nahi badu, idazkaritzan egin beharko du horretarako eskaria.

Ikasle libreak deialdi bakarra izango du ekainean.

Ikasle ofizialek dituzten deialdiak maila bakoitza gainditzeko: Aurrez aurreko modalitateko ikasleak ezin izango dira matrikulatu maila berean bi aldiz baino gehiagotan. Salbuespen gisa, dagokion irakasleak proposaturik eta ikasleak hala eskaturik, zuzendariak baimendu egin dezake hirugarrenez matrikulatzea, Oinarrizko Maila osorako muga lau urtekoa delarik; seikoa Tarteko Mailarako eta Maila Aurreraturako (bien baturarako), eta hirukoa, Gaitasun Mailarako.