EBALUAZIOA

Euskal Herriko Hizkuntza Eskola Ofizialetako 2014/15 ikasturtea antolatzeari buruzko Hezkuntza Sailburu ordearen Ebazpenak, ikasle ofizialen ebaluazioari buruz zera dio:

 

4.2. Ebaluazioa

Ikasleen ebaluazioa Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko maiatzaren 15eko Aginduan xedatutakoaren arabera egingo da, (EHAA 2012-11-06). Agindu horren bidez Erregimen Bereziko Hizkuntza Ikasketak ebaluatzea eta egiaztatzea arautzen da.

Agindu horren 5. artikuluaren 8.atalan xedatutakoaren arabera, kalifikazio probak egin baina Oinarrizko, Tarteko, Aurreratua edo Gaitasun Maila lortzen ez duten ikasleek, gainditutako trebetasunei buruzko egiaztapen akademikoa eskatu ahal izango dute.

A1 eta B2.1 MAILA EZ ZERTIFIKATIBOEN EBALUAZIOA.

Maila ez-zertifikatibo hauetan ebaluaketa jarraia egingo da.