Liburutegi eta multimediako ordutegia

Maiatzetik urrira, astelehenetik ostegunera ikasketa eta multimedia gela IREKITA egongo da 10:00etatik 19:00etara.

Mailegatzeko ordutegia:

Maileguekin urriaren 17an hasiko gara. Maileguak ondoko orduerdian soilik egingo dira:

  • Astelehenetik asteazkenera goizez: 11:10etatik 11:40ak arte.
  • Astelehenetik ostegunera arratsaldez: 17:45etatik 18:15ak arte.

Izan gaitezen mesedez PUNTUALAK eta errespeta dezagun mailegatze ordutegia, liburutegiko arduradunak ere, euren eskolekin puntuan hasi daitezen.

MAILEGUAK EGITEKO ESKOLAKO KARNETA EKARRI BEHAR DA

Gehienez, hiru dokumentu mailega daitezke: irakurgaien kasuan bi asterako, eta DVD nahiz bideoen kasuan, astebeterako.

Erabilitako materiala galdu edo hondatuz gero, ikasleak berria erosi beharko du.

Derrigorrezko irakurgaien maileguari dagokionez, liburutegian beste kopia bat libre baldin badago bakarrik luzatuko da epealdia.