AURKEZPENA

Irungo Hizkuntza Eskola Ofiziala 1998. urtean sortu zen. Araubide bereziko ikastetxe publikoa da. Helduen hizkuntza-irakaskuntzan dihardu eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren menpean dauden Hizkuntza Eskolen sarearen barruan dago. Hasiera batean Euskara, Frantsesa eta Ingelesa irakasten ziren; geroago, 2001ean Alemana gehitu zen.