MATRIKULA OFIZIALARI UKO EGITEA

Abenduaren 30 baino lehen

Ikasle ofizial orok egin ahal izango dio uko matrikulari abenduaren 30era arte eta besterik gabe onartuko zaio. Horretarako, eskola honetako idazkaritzara jo beharko du inprimakia jaso eta betetzeko. Ukoaren zergatia behar bezala - agiriak eta guzti - agertzen ez duen ikasleak, ikasle ofizial izateagatik matrikulatzerakoan zegokion lehentasuna galduko du hurrengo ikasturtean. Hala eta guztiz ere, ikasle ofizialari dagokion deialdirik ez du galduko.

Urtarrilaren 1etik apirilaren 30era arte

Matrikulari uko egin nahi dion ikasleak uko egiteko inprimakia bete beharko du idazkaritzan eta inprimakiari uko egitera behartzen duten arrazoien egiaztagiri ofiziala erantsi beharko die. Era horretako uko egiteak onetsi ahal izateko honako arrazoiei begiratuko zaie:

- Norberaren nahiz familiartekoren baten gaixotasun larria.
- Laneko gorabeherak.
- Helbide aldaketak.

Maiatzaren 1etik aurrera, istripu edo eritasun larriko kasuetan soilik onartuko da ukoa (beti ere behar bezala egiaztatzen bada) eta ezinezkoa bada ikaslea ebaluazioaren azken probetan egotea.

Ofizialtasuna galdu duen ikasleari ez zaio ukorik onartuko.

Uko egiteko eskakizunak Zuzendaritza Taldeak bideratuko ditu. Berak aztertu eta erabakiko du onetsi ala ez Eskola Kontseiluaren oniritziarekin.