LEKUALDATZEA

 

Ikasleek espediente-aldaketa eskatzeko eskubidea izango dute arrazoi hauengatik:

  • Helbide aldaketagatik.
  • Lantoki aldaketagatik.
  • Beste ikasketa batzuk egiten diren tokiaren aldaketagatik.
  • Espedientea jasotzen duen Eskolako Zuzendaritza-taldeak aintzat hartzen dituen beste arrazoiengatik.

Behin eskaria onartutakoan, ikasle ofizialek beren eskubide guztiak gordeko dituzte eskola berrian. Ikasle ofizialen espediente-lekualdaketa matrikula ofiziala ireki aurretik egingo da ahal delarik; honela, Eskola bakoitzak maila bakoitzean zenbat plaza eskaintzeko aukera duen jakin ahal izango du aldez aurretik.

Behin matrikula irekitakoan, azaroaren 15etik aurrera egingo dira espediente-lekualdaketak, beti ere gorago azaldutako arrazoiak kontuan hartuz. Lekualdaketa onartu ahal izateko ezinbestekoa izango da plaza libreak izatea Eskola berri horretan. Ikasleak plazarik ez badu, uko egin ahal izango dio matrikulari edota ikasle ofizialen azterketara aurkeztu ahal izango da horretarako azterketarako bere kabuz prestatuz.

(ikus uztailaren 2013ko uztailaren 3ko Agindua, EHAA, 23 artikulua)